PALM SPRINGS

2020 · Max Barbakow · AEB, Txina · 90 min

Atala:


maiatzak 14 / 17:05etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Nyles axolagabeak eta Sarah ohorezko dama uzkurrak ustekabeko topaketa bat dute Palm Springseko ezkontza batean. Gauzak korapilatu egingo dira bertatik ihes egin ezin dutenean, ez bakoitza bere buruarengandik ezta bata bestearengandik ere.

Max Barbakow

Kaliforniako zuzendaria eta idazlea. Yale Unibertsitatean eta Ameriketako Estatu Batuetako Zinema Institutuan graduatu zen, eta Werner Herzogekin batera Kubako Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan trebatu zen.The Duke (2016), bere komedia beltza, Tribecako Zinemaldian estreinatu zen, Hamptons eta Reykjavík zinemaldietan sariak irabazi zituen eta BAFTA sari baterako aurre-hautatua izan zen.

  • Zuzendaria / Max Barbakow
  • Gidoia / Andy Siara
  • Ekoizpena / Chris Parker, Andy Samberg, Akiva Schaffer, Dylan Sellers, Becky Sloviter, Jorma Taccone
  • Musika / Matthew Compton
  • Montaketa / Andrew Dickler, Matt Friedman
  • Aktoreak / Andy Samberg, Cristin Milioti, J.K. Simmons, Peter Gallagher, Meredith Hagner, Camila Mendes, Tyler Hoechlin, Chris Pang