OPAL Ikuspegi FANTastikoa 2022, PANORAMA FANTÁSTICO 2022
OPAL
2022 · Alain Bidard · Martinica · 85 min
Atala: Ikuspegi FANTastikoa 2022, PANORAMA FANTÁSTICO 2022
maiatzak 9 / 22:10etan Golem Alhóndiga (Sala 2)
Bazen behin erresuma magiko bat. Bertan, udak betiko irauten zuen eta animaliak eta biztanleak hilezkorrak ziren. Magia guztiaren iturria Opal izeneko printzesa gaztea zen. Elezaharrek ziotenez bere pozak mirariak eta oparotasuna ekarriko zizkion erresumari. Baina bere tristurak kaosa eta iluntasuna besterik ez luke ekarriko…
Alan Bidard Karibeko Martinika uharte frantseseko animaziozko zinema zuzendari saritua da. Azken bi hamarkadetan, animaziozko film luze eta laburrak, animaziozko serieak, dokumentalak eta filmak ekoitzi eta zuzendu ditu, eta horiek 60 saritik gora eta 250 izendapen baino gehiago lortu dituzte mundu osoko zinemaldietan. 2015ean, Alan Bidardek historia egin zuen Martinikan egindako animaziozko lehen film luzea estreinatzean: Battledream Chronicle. 24 sari eta 70 izendapen jaso zituen mundu osoan. Gero, 2018an, Karibeko lehen telesail animatua sortu zuen, eta mundu osoan 25 sari eta 105 izendapen lortu zituen. Oraingoz, Alan Bidard da hainbeste aintzatespen lortu dituen Karibeko animaziozko zinema zuzendari bakarra. Opal da bere animaziozko bigarren film luzea.
- Zuzendaria / Alain Bidard
- Gidoia / Alain Bidard
- Ekoizpena / Alain Bidard, Chantal Sacarabany-perro
- Musika / Alain Bidard
- Montaketa / Alain Bidard
- Aktoreak / Dawn-lissa Mystille, Heather Mystille, Kaori Ravi