NOSFERATU (NOSFERATU, EINE SYMPHONIE DES GRAUENS)

1922 · F.W. Murnau · Alemania · 94 min

Atala:


maiatzak 13 / 19:30etan -

Sinopsia

Orlok konde misteriotsuak Thomas Hutter deitu du Transilvaniako mendietako urruneko bere gaztelura. Orlok beldurgarriak etxe bat erosi gura du Hutterren eta Ellen bere emaztearen ondoan. Baina Orlok Nosferatu banpiroa ere bada, eta Hutter gaztelutik ihes egiteko borrokatzen denean, badaki Ellen arrisku larrian dagoela.

F.W. Murnau

Alemaniako zinema-zuzendaria. Bere lanik goraipatuenetakoa 1922ko Nosferatu filma da, Bram Stokerren Drakularen egokitzapena. Stokerren eleberriarekin egile-eskubideei buruzko arazoak zirela eta arrakasta komertziala izan ez bazuen ere, filma zinema espresionistaren maisulantzat hartzen da. 1926an Hollywoodera emigratu zuen eta bertan Fox estudioetarako hiru film egin zituen: Sunrise (1927),4 Devils (1928) eta City Girl (1930). Hiru horietako lehena, oro har, inoiz egin den filmik onenetakotzat jotzen da. Murnau 1931n hil zen, 42 urte zituen, eta 11 pertsona bakarrik joan ziren hiletara. Haien artean Greta Garbo eta Fritz Lang zeuden. Murnauk zuzendu zituen 21 filmetatik zortzi guztiz galdutzat jotzen dira.

  • Zuzendaria / F.W. Murnau
  • Gidoia / Bram Stoker, Henrik Galeen
  • Ekoizpena / Enrico Dieckmann
  • Musika / James Duhamel, Robert Steadman
  • Aktoreak / Max Schreck, Gustav von Wangenheim, Greta Schröder, Georg H. Schnell, Ruth Landshoff, Gustav Botz