NO PROFANAR EL SUEÑO DE LOS MUERTOS

1974 · Jorge Grau · Espaina - España - Spain / Italia - Italy · 93 min

Atala: FANT MAISUAK


maiatzak 9 / 17:40etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Polizia bat Ingalaterrako landa gunea bisitatzen ari diren bi gazte jazartzen ari da, hilketa baten egileak direla uste duelako; horrelakorik uste ez duen arren, benetako hiltzaileak gosez beteta bizira itzultzen diren hildakoak dira, inguruko nekazariek, belar hilkariak ordezkatzeko, erabiltzen duten erradiazioa dela eta.

Jorge Grau

Bartzelonan jaio zen 1930ean eta Madrilen hil zen joan den abenduaren 26an. Bere lan ibilbidea zuzendaritza laguntzaile gisa hasi ondoren, lehenengo filma 1962an egin zuen, Noche de verano. Bere karrerak hainbat lanekin jarraitu zuen El espontaneo (1964), Acteón (1965), Una historia de amor (1966), Chicas de club (1972) edo La trastienda, besteak beste, trantsizioko lehenengo biluzi integrala izan zuen lehenengo filma, hain zuzen ere. Baina fantasiazko eta beldurrezko zine zaleek bi lan hauengatik gogoratuko dute batez ere: Ceremonia sangrienta (1973) eta erabateko klasikoa den No profanar el sueño de los muertos (1974).

  • Zuzendaria / Jorge Grau
  • Gidoia / Sandro Continenza, Marcello Coscia
  • Ekoizpena / Edmondo Amati, Manuel Pérez
  • Musika / Giuliano Sorgini
  • Montaketa / Domingo García, Vincenzo Tomassi
  • Aktoreak / Cristina Galbó, Ray Lovelock, Arthur Kennedy, Aldo Massasso, Giorgio Trestini, Roberto Posse, José Lifante, Jeannine Mestre