MOTHER

2009 · Bong Joon Ho · Hego Korea · 129 min

Atala: FANT MAISUAK 2021


maiatzak 11 / 16:15etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Ama bat lasai bizi da hogeita zortzi urteko semearekin, neska gazte bat modu bortitzean hiltzen duten eta semea neska hiltzeaz akusatzen duten arte. Orain amaren erabakia izango da semearen errugabetasuna frogatzea edo kartzelan uztea.

Bong Joon Ho

Daegun, Hego Korean, jaio zen 1969an. 2000. urtean debutatu zuen bere herrialdeko txarteldegietatik arrakasta handirik lortu barik igaro zen Barking Dogs Never Bite komedia beltzarekin. Hiru urte geroago lortu zuen bere lehenengo arrakasta handia, Hego Korean eta nazioartean, Memories of Murder (2003) thriller bikainarekin. Ibilbide arrakastatsuak The Host (2006), Mother (2008), Snowpiercer (2013) eta Okja (2017) lanekin jarraitu zuen, eta iaz Parasite aurkeztu zigun. Lan horrekin behin betiko arrakasta lortu du mundu osoan, Estatu Batuetako Zine Akademiaren sarien azken edizioan 4 Oscar sari lortu ondoren, horien artean film onenaren eta zuzenari onenaren sariak.

  • Zuzendaria / Bong Joon Ho
  • Gidoia / Bong Joon Ho, Eun-kyo Park
  • Ekoizpena / Tae-joon Park, Woo-sik Seo
  • Musika / Byung-woo Lee
  • Montaketa / Sae-kyoung Moon
  • Aktoreak / Hye-ja Kim, Won Bin, Goo Jin, Je-mun Yun, Mi-seon Jeon, Sae-byeok Song, Byoung-Soon Kim, Woo-hee Chun