MAMA, YA PRODUZHILAS S PRIZRAKAMI

2020 · Sasha Voronov · Errusia · 66 min

Atala:


maiatzak 8 / 18:45etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Siberiako hiri txiki bat berrogeialdian harrapatuta dago hilabete luzez. Jendea uretatik datorren gaixotasun misteriotsu baten ondorioz hiltzen ari da. Bizirik atera direnak euren pisuetan ezkutatzen dira, baina etxeetako ura ere pozoituta dago. Autodefentsa taldeak kale hutsetatik mugitzen dira eta bakartiak euren kideen bila dabiltza.

Sasha Voronov

2012an Errusiako Zinematografiako Estatu Unibertsitatean graduatu zen. Bonfires and Stars dokumentalean egin zuen debuta 2016an. Filmak Vision du Reel Festen izan zuen mundu mailako estreinaldia. 2017an Knights of Heaven film laburra filmatu zuen eta bertan oinarritutako film luze batean hasi zen lanean. Antzeko ideiak dituen pertsona talde batekin elkarlanean, Mom, I Befriended Ghosts filmatzen hasi zen 2018ko udan.

  • Zuzendaria / Sasha Voronov
  • Gidoia / Sasha Voronov
  • Ekoizpena / Pavel Karykhalin, Sasha Voronov
  • Musika / Daniil Avramenko
  • Montaketa / Sasha Voronov
  • Aktoreak / Alla Mitrofanova, Sasha Nikiforova, Taya Taya, Sergey Semenov