MEMORIES OF MURDER

2003 · Bong Joon Ho · Hego Korea · 131 min

Atala:


maiatzak 9 / 16:15etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

1986an, Koreako probintzia txiki batean, bi detektibe, ezezagun batek bortxatu eta hil dituen zenbait emakumeren kasua argitzeko ari dira borrokan.

Bong Joon Ho

Daegun, Hego Korean, jaio zen 1969an. 2000. urtean debutatu zuen bere herrialdeko txarteldegietatik arrakasta handirik lortu barik igaro zen Barking Dogs Never Bite komedia beltzarekin. Hiru urte geroago lortu zuen bere lehenengo arrakasta handia, Hego Korean eta nazioartean, Memories of Murder (2003) thriller bikainarekin. Ibilbide arrakastatsuak The Host (2006), Mother (2008), Snowpiercer (2013) eta Okja (2017) lanekin jarraitu zuen, eta iaz Parasite aurkeztu zigun. Lan horrekin behin betiko arrakasta lortu du mundu osoan, Estatu Batuetako Zine Akademiaren sarien azken edizioan 4 Oscar sari lortu ondoren, horien artean film onenaren eta zuzenari onenaren sariak.

  • Zuzendaria / Bong Joon Ho
  • Gidoia / Bong Joon Ho, Kwang-rim Kim, Sung-bo Shim
  • Ekoizpena / Seoung-Jae Cha, Moo-Ryoung Kim, Jong-yun No
  • Musika / Tarô Iwashiro
  • Montaketa / Sun-min Kim
  • Aktoreak / Kang-ho Song, Hee-Bong Byun, Hae-il Park, Jae-eung Lee, Sang-kyung Kim, Roe-ha Kim, Jae-ho Song, Seo-hie Ko, Tae-ho Ryu, No-shik Park