LOS CRONOCRÍMENES

2007 · Nacho Vigalondo · España · 92 min

Atala:


maiatzak 8 / 17:00etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Gizon batek, neska gazte eder bat biluzten ikusi du bere prismatikoekin, eta basoaren sakonean aurkitzen saiatzen da. Bat-batean, guraize batzuekin armatuta doan eta aurpegia bendaz estalita duen gizon batek bizkarretik eraso dio. Zaurituta, ihes egitea lortu eta etxalde kezkagarri batera iristen da, basoaren erdian dagoen konplexu zientifiko batera, alegia. Bertan, makina batek iraganera eramango du, ordubete pasatxora. Une horretatik aurrera misterioa argitzear dagoela dirudi… orain dena benetan korapilatzen ari dela deskubritzeko.

Nacho Vigalondo

Zuzendari, gidoilari eta aktorea. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Hala ere, laster utzi zituen ikasketak, prestakuntza praktikoago eta pertsonalagoaren bila. Film laburren gidoilari eta telebistako hainbat iragarki eta programatako aktore, 2004an zuzendari gisa egindako hirugarren film laburrak, 7:35 de la mañana, Oscarretarako izendapena lortu zuen. Telebistaren munduari lotuta jarraitu zuen, gidoilari gisa lan eginez, eta film laburrak filmatzen, hala nola Domingo (2007), Choque (2005), Cháchara (2007) edo Cambiar el mundo (2007). 2007an bere lehen film luzea estreinatu zuen, Los cronocrímenes, Sundanceko Zinemaldian arrakasta handiz erakutsia eta berehala kultuzko zinta bihurtu zena. Zuzendaritzan egin duen ibilbideak Extraterrestre (2011), Open Windows (2014) eta Colossal (2016) lanekin izan du jarraipena.

  • Zuzendaria / Nacho Vigalondo
  • Gidoia / Nacho Vigalondo
  • Ekoizpena / Eduardo Carneros, Esteban Ibarretxe, Javier Ibarretxe, Santi Camuñas, Jorge Gómez, Norbert Llarás, Jordi Rediu
  • Musika / Eugenio Mira
  • Montaketa / José Luis Romeu
  • Aktoreak / Karra Elejalde, Candela Fernández, Bárbara Goenaga, Nacho Vigalondo, Juan Inciarte