LET THE WRONG ONE IN

2021 · Conor McMahon · Irlanda · 96 min

Atala:


maiatzak 8 / 22:20etan Azkuna Zentroa Auditorioa

Sinopsia

Matt Dublingo mutil jatorra da. Bere onerako onegia, beharbada. Besteen beharrak lehenesten ditu beti. Bere anaia zaharrena, Deco, banpiro bihurtu dela jakiten duenean, dilema bati egin behar dio aurre. Lagundu eta bere bizitza arriskatu ala estaka bat sartuko dio norbaiti kosk egin baino lehen?

Conor McMahon

Conor McMahon irlandar zinemagilea da. Zinema Eskola Nazionaleko gradu amaierako The Braineater (2001) film laburrak hainbat sari irabazi zituen, Sitgeseko film labur onenarena barne, 2001ean. Splat Chat bere hurrengo film laburrak 6 milioi bisita baino gehiago izan zituen Crypt TVn. Let the Wrong One In filmaren aurretik, beste 3 film luze zuzendu ditu: Carne muerta (2004), Stitches (2012) etaFrom the Dark (2014). Hainbat telesailetan ere lan egin du, eta, gaur egun Slasher generoaren berrikuspen berri bat eskatzen duen Slashers izeneko proiektua prestatzen ari da.

  • Zuzendaria / Conor McMahon
  • Gidoia / Conor McMahon
  • Ekoizpena / Trisha Flood, Julianne Forde, Michael Lavelle, Ruth Treacy
  • Musika / Liam Bates
  • Montaketa / Brian Philip Davis
  • Aktoreak / Karl Rice, Eoin Duffy, Anthony Head, Hilda Fay, Lisa Haskins, Louise Bourke, Jordan Lennon, Louise McCann, Laura Murray