LAGUNAS, LA GUARIDA DEL DIABLO

2022 · Marc Carreté · España · 86 min

Atala:


maiatzak 8 / 22:10etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Josue, landa-ingurunean dagoen etxe isolatu batean bizi da. Bere bizitzaren ardatzak aitarengandik jasotako janari-denda eta giltzapean eduki behar duen anaia zoroaren zaintza dira. Edaria, fedea eta Abigail kaleko neskarekin duen adiskidetasuna dira bere ihes-balbula bakarrak. Baina anaiak ihes egitea lortzen duen gauean, eta haren bidea Abigailekin gurutzatzen denean Josueren ohiturak eta bizitza modu bortitzean aztoratzen dira. Josue anaiaren gaiztakeria basatiak estaltzen saiatuko da, baina gertakarien errealitate gaiztoak hankaz gora jarriko du bere bizitza, patu makabroari aurre egitera behartuz.

Marc Carreté

Zuzendari eta ekoizle katalana. Bere ibilbidea publizitatean eta komunikazioan oinarritu da. 2011n zuzendu zuen bere lehen film laburra, Mal cuerpo, eta 2012an Castidermia. Asmodexia (2014) lanarekin egin zuen debuta film luzean, eta gero iritsi zen After the Lethargy (2018). Lagunas, la guarida del diablo bere hirugarren film luzea da.

  • Zuzendaria / Marc Carreté
  • Gidoia / Marc Carreté
  • Ekoizpena / Joan Frank Charansonnet, Victor Perxachs
  • Musika / Jordi Dalmau
  • Montaketa / Marc Carreté
  • Aktoreak / Joan Frank Charansonnet, Patricia Bargalló, José García Ruiz, Carlus Fàbrega, Joan Massotkleiner, Miquel Sitjar, Montse Ribadellas, Ramon Canals