LA NIEBLA

1980 · John Carpenter · EE.UU · 89 min

Atala: FANT MAISUAK


azaroak 10 / 16:15etan -

Sinopsia

Itsasontzi bat bertako uretan modu misteriotsuan urperatu eta juxtu 100 urtera, ohikoa ez den behe-lainoak kostaldeko hiri txiki bat estaltzen du.

John Carpenter

Carthagen, New Yorken, jaio zen 1947an, eta zinearen historiako genero zuzendari garrantzitsuenetakoa da. 1974an Dark Star lanarekin debutatu ondoren, Assault on Precinct 13 (1976) bere hurrengo filmak arreta deitu zuen, eta mundu mailan Halloween (1978) filmak eman zion ospea, txarteldegiko lan arrakastatsua eta “slasher” izenekoaren zutabeetako bat. 80ko eta 90eko hamarkadetan jadanik, dagoeneko erabateko klasiko bilakatu diren zenbait film egin zituen: The Fog (1980), Escape from New York (1981), The Thing (1982), Christine (1983), Big Trouble in Little China ( 1986), They Live (1988), Village of the Damned (1995) edo Vampires (1998).

  • Zuzendaria / John Carpenter
  • Gidoia / John Carpenter, Debra Hill
  • Ekoizpena / Debra Hill
  • Musika / John Carpenter
  • Montaketa / Charles Bornstein, Tommy Lee Wallace
  • Aktoreak / Adrienne Barbeau, Jamie Lee Curtis, Janet Leigh, John Houseman, Tom Atkins, James Canning, Charles Cyphers, Nancy Kyes