LA MALDICIÓN DE LAS BRUJAS (THE WITCHES)

1990 · Nicolas Roeg · Erresume Batua - Reino Unido - UK / AEB - EE. UU. - USA · 91 min

Atala: FANT MAISUAK


maiatzak 7 / 17:40etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Duela denbora gutxi gurasorik gabe geratu den umea Ingalaterrara eramango dute amamarengana. Ostatu hartzen duten hotelean sorgin talde bat elkartu da, Ingalaterra ume guztietatik libratzeko plana prestatzeko. Geldiarazi behar ditu, baita sorginek bera sagu bihurtu eta gero ere.

Nicolas Roeg

Londresen jaio zen 1928an eta hiri berean hil zen joan den azaroan. Lan ibilbidea argazki zuzendari gisa hasi zuen eta lan hori egin zuen Lawrence de Arabia (1962) filmaren bigarren unitatean. Hori dela eta, David Leanek Doctor Zhivago filmaren argazkigintza nagusiaz arduratzeko aukeratu zuen, sorkuntzari buruz zuzendariarekin izandako desadostasunen ondorioz azkenean ordeztu zuten arren. Lanpostu horretan egin zuen ibilbide laburrean La máscara de la muerte roja (Roger Corman) eta Farenheit 451 (François Truffaut) daude. Lehenengo zuzendari lana 1968an egin zuen, Performance, Donald Cammell-ekin batera. Une horretatik aurrera hainbat lan etorri ziren, Walkabout (1970), Amenaza en la sombra (1973), El hombre que cayó a la tierra (1976), Contratiempo (1979), Eureka (1983) edo La maldición de las brujas (1990) lan garrantzitsuak, besteak beste.

  • Zuzendaria / Nicolas Roeg
  • Gidoia / Roald Dahl, Allan Scott
  • Ekoizpena / Jim Henson, Mark Shivas, Dusty Symonds
  • Musika / Stanley Myers
  • Montaketa / Tony Lawson
  • Aktoreak / Anjelica Huston, Mai Zetterling, Jasen Fisher, Rowan Atkinson, Bill Paterson, Brenda Blethyn, Charlie Potter, Anne Lambton, Jane Horrocks, Sukie Smith