LA DAMA DEL FANTATERROR

2020 · Diego López · Espainia · 15 min

Atala:


maiatzak 10 / 19:10etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Helga Linék 1954an debutatu zuen Espainiako eszenatokietan. Hurrengo hamarkadatik aurrera, aktore alemaniarrak gora egin zuen zineman. Peplum-a, poliziakoa, komedia, spaghetti western-a, eurospy-a, abenturak…, genero guztiak landu zituen. Fantasiazko eta beldurrezko zinemari esker Fanta-izuaren dama bihurtu zen.

Diego López

El Buque Maldito fanzinearen argitaratzailea 2005etik. Estatuko eta nazioarteko hainbat argitalpenetan hartu du parte, eta baita liburu kolektiboetan ere. 2010ean, David Pizarrorekin batera, Los perversos rostros de Víctor Israel dokumentala zuzendu zuen. Ondoren, Silencios de pánico. Historia del cine fantástico y de terror español, 1897-2010 liburua idatzi zuten, 2013an argitaratua. 2018an, FANT25ean proiektatu zen Jack Taylor, testigo del fantástico dokumentala estreinatu zuen. Gaur egun, eta 2010etik, Sitgeseko Zinemaldiko Brigadoon saileko programatzailea da.

  • Zuzendaria / Diego López
  • Gidoia / Diego López
  • Ekoizpena / Xevi Subinyà
  • Musika / Buio Mondo
  • Montaketa / Albert Calveres