JACINTO

2021 · Javier Camino Miguélez · España · 95 min

Atala:


maiatzak 7 / 19:50etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Jacinto, berrogeita hamar urte inguruko gizon baten gorputzean harrapatuta dagoen bederatzi urteko mutikoa da. Guraso zaharrekin bizi da Malloun, Galiziako mendien erdian hondatuta dagoen herri batean. Mundu modernotik urrun, Jacintok fantasiazko mundua sortu du, eta bertan errege absolutua da. Mundu txiki hori apurtu egiten da taldearen disko berria grabatzeko leku bila ari den black metal artista bikotea heltzen denean. Jacintok oso argi du Mallou txikiegia dela bostentzat. Filmetan bezala, iritsi berriak desagerrarazteko plana egin beharko du.

Javier Camino Miguélez

Zuzendari eta gidoilaria, film laburrak, bideoklipak eta webserieak ekoizten egin du lan, baina telebistan ere badu esperientzia. Duela gutxi bere lehen film luze dokumentala zuzendu du, La Nación de los Chicos, Ourenseko Zinemaldian estreinatua.

  • Zuzendaria / Javier Camino Miguélez
  • Gidoia / Javier Camino Miguélez
  • Ekoizpena / Xabier Eirís
  • Musika / Reserva Espiritual de Occidente
  • Aktoreak / Pedro Brandariz, Anxela Baltar, Corinna Rautenberg, Juanma Buiturón