HOST

2020 · Rob Savage · Erresuma batua - Reino Unido - UK · 57 min

Atala:


azaroak 11 / 17:00etan Azkuna (Sala 1)

Sinopsia

Sei adiskidek medium bat kontratatuko dute konfinamenduan zehar Zoomen bidez saio bat egin dezan, baina espero ez zuten zerbait lortuko dute, abiadura bizian gauzak okertzen joango baitira.

Rob Savage

Rob Savage film laburretan, film luzeetan eta publizitatean lan egiten duen eta hainbat sari irabazi dituen gidoilari eta zuzendaria da. 18 urte zituela, ospe handiko nazioarteko zenbait jaialditan proiektatu den aurrekontu txikiko Strings (2012) film luzea idatzi, zuzendu, filmatu, koproduzitu eta editatu zuen. Robek hainbat sari ere irabazi ditu bere film laburrengatik.

  • Zuzendaria / Rob Savage
  • Gidoia / Rob Savage, Gemma Hurley, Jed Shepherd
  • Ekoizpena / Douglas Cox
  • Montaketa / Brenna Rangott
  • Aktoreak / Haley Bishop, Jemma Moore, Emma Louise Webb, Radina Drandova, Caroline Ward, Alan Emrys, Patrick Ward