HAPPY TIMES

2019 · Michael Mayer · Israel, AEB, Italia · 102 min

Atala:


maiatzak 13 / 17:05etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Shabat afari batean, Hollywood Hillseko etxe dotore batean, alkoholaren, egoen, desberdintasun kulturalen, lizunkeriaren eta gutiziaren nahasketa toxiko batek gaua errailetik ateratzea eta gauzak kontroletik ihes egitea eragiten du. Sekretuak azaleratzen dira, harremanak ebaluatzen dira, eta azken erronka onik ateratzea izango da.

Michael Mayer

Haifan, Israelen,  jaio eta hazitakoa, Mayer Los Angelesen bizi da eta bertan egiten du lan. Bere lehen film luzea, Out in the Dark (2012), Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zen mundu mailan, 40 herrialde baino gehiagori saldu zitzaion eta 125 zinemalditan baino gehiagotan aurkeztu zen, 27 sari irabaziz. Bere aurreko lanen artean Fireworks (2011) film laburra eta Driving Men (2008) dokumentala daude. Azken horretan ekoizle betearazle gisa aritu zen.

  • Zuzendaria / Michael Mayer
  • Gidoia / Guy Ayal, Michael Mayer
  • Ekoizpena / Tomer Almagor, Paola Porrini Bisson, Michael Mayer
  • Musika / Guy Ayal
  • Montaketa / Eliyah Aviv, Michael Frost
  • Aktoreak / Stéfi Celma, Michael Aloni, Shani Atias, Iris Bahr, Kevin Thoms, Liraz Chamami, Guy Adler, Alon Pdut, Ido Mor, Daniel Lavid, Mike Burstyn, Sophia Santi