FRENESI (FRENZY)

1972 · Alfred Hitchcock · Reino Unido · 116 min

Atala:


maiatzak 12 / 16:15etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Londres hiria izututa dago Gorbataren Hiltzailea ezizenez ezagutzen den sexu-hiltzaile beldurgarria dela eta. Bere emazte ohiaren hilketa bortitzaren ondoren, poliziak hiltzailea Richard Blaney dela susmatzen du. Ihes egingo du, errugabea dela frogatzeko asmoz.

Alfred Hitchcock

Londresen 1899 urtean jaio eta suspensearen erregea bezala ezaguna den Alfred Hitchcock zinemaren historiako zuzendari ezagunenetako bat da. Ingalaterran hasi zuen bere ibilbide profesionala, zinema mutuaren azken urteetan, eta The 39 steps (1935) eta The Lady Vanishes(1938) bezalako izenburu famatuen bidez ezagun egiten hasi zen. Hala ere, David O. Selznick ekoizleak 1940an Rebecca filmerako laguntza eskatu zionean lortu zuen behin betiko ospea. Shadow of a Doubt (1943), Rope (1948), Rear Window (1954), Dial M for Murder (1954),Vertigo (1958) edo Psycho (1960) etorkizunerako utzi zituen maisulanetako batzuk baino ez dira.

  • Zuzendaria / Alfred Hitchcock
  • Gidoia / Arthur La Bern, Anthony Shaffer
  • Ekoizpena / William Hill, Alfred Hitchcock
  • Musika / Ron Goodwin
  • Montaketa / Johm Jympson
  • Aktoreak / Jon Finch, Barry Foster, Barbara Leigh-Hunt, Anna Massey, Alec McCowen, Vivien Merchant, Billie Whitelaw, Clive Swift