EL APEGO

2021 · Valentín Javier Diment · Argentina · 102 min

Atala:


maiatzak 9 / 18:00etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Argentina, 70eko hamarkada. Etsita dagoen neska ezkutuko abortuak egiten dituen klinika batera joan da. Haurdunaldiko laugarren hilabetean dagoela jakitean, doktoreak uko egiten dio, baina umea bere bezero batzuei saltzea proposatzen dio, haurra jaio arte etxean aterpea eskainiz. Bien izaera nahasiak harreman bitxi eta arriskutsuan elkartuko dira.

Valentín Javier Diment

Zinegile argentinarrak ibilbide oparoa eta askotarikoa du, gidoilari, zuzendari, aktore, editore eta ekoizle lanak barne. Bere lanak generoak nahasten ditu oso sintesi pertsonal, bizi eta indartsuan. Melodrama, umore iluna eta krimena agertzen dira, pertsonaien eta gatazken gizatasun sakona beti lehen planoan jarriz. Aldi berean, bere lanak dokumental politikoa eta generozko fikzioa tartekatzen ditu. La memoria del muerto (2011) eta El eslabón podrido (2015) filmek oihartzun handia izan zuten nazioarteko jaialdien zirkuituan.

  • Zuzendaria / Valentín Javier Diment
  • Gidoia / Valentín Javier Diment
  • Ekoizpena / Valentín Javier Diment, Vanesa Pagani
  • Musika / Gustavo Pomeranec
  • Montaketa / Martín Blousson, Valentín Javier Diment
  • Aktoreak / Jimena Anganuzzi, Lola Berthet, Edgardo Castro, Germán de Silva, Marcela Guerty, Marta Haller, Andrea Nussenbaum