ARBORETUM

2020 · Julian Richberg · Alemania · 80 min

Atala:


maiatzak 10 / 18:45etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Erik eta Sebastian bere lagunik onena Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniaren arteko muga zaharreko herri txiki bateko bi nerabe dira. Gurasoak euren deabruekin borrokan ari dira eta eurak jazarpena jasaten dute eskolan. Itxuraz, bizitzak ere ez die inolako ikuspegirik ematen. Orduan, euren torturatzaileen kontrako mendekua prestatzen hasiko dira eta tiro ariketak egingo dituzte Eriken aitaren NVA errifle zaharrarekin. Urtegiko ahots batek bultzatuta, Erik gero eta gehiago murgilduko da iluntasunean. Neska punk gazte bat ezagutzen duenean, bere mundua hankaz gora jarriko da. Eta orduan, zoriontsu egiten duenaren eta Sebastianekin duen adiskidetasunetik bereiziezinak diruditen bere pentsamendu ilunen artean aukeratu behar du. Baina indarkeriazko mundu batean, bi Alemanien arteko muga zaharraren ondoan dagoen herrixka txikiaren oinarriak betiko dardaraz jarriko dituen indarkeria-eskalada bat gertatuko da ezinbestean.

Julian Richberg

1992an jaio zen, eta Alemaniako erdialdean hazi zen. Bertan, oso gaztetan, ezagutu zuen zinearekiko maitasuna, MiniDV kamera batekin, bere lehen filmak 5 urterekin filmatu zituen eta hurrengo urteetan zinemagile bihurtzeko helburuari ekin zion. Berlinera joan zen HTW Berlinen Komunikazio Diseinua ikastera. Garai horretan, hainbat proiekturentzat plataforma izan zen film laburren Argonauta kolektiboa sortu zuen. Kolektibo horren barruan, Alemania osoko zinema jaialdietan proiektatu ziren hainbat film labur egin ziren. 2018an amaitu zituen ikasketak eta bere baliabideekin errodatu zuen zinerako bere lehenengo lana: Arboretum. 2019az geroztik, Julian musika eta merkataritza arloko bideoen zuzendari independente gisa aritu izan da lanean.

  • Zuzendaria / Julian Richberg
  • Gidoia / Julian Richberg
  • Ekoizpena / Christopher Cornelsen, Thomas Otto
  • Musika / Christoph Stahlhauer
  • Montaketa / Peter Schultz
  • Aktoreak / Oskar Bökelmann, Niklas Doddo, Volker Figge, Elena Halangk, Anna Jung, Tobias Krebs, Simon Mantei, Lukas Schäfer