NICHOLAS MEYER – FANT IZAR SARIA
Idazle, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendari estatubatuarra. New Yorken jaioa, antzerkian eta zineman lizentziatu zen Iowako Unibertsitatean 1968an, eta handik gutxira telebistako gidoilari gisa hasi zen lanean. 1974an Elemental, Dr. Freud: solución al siete por ciento eleberria argitaratu zuen, eta salmentetan arrakasta handia lortu zuen. Meyerren Elemental, doctor Freud (1976) gidoia, bere eleberrian oinarritutakoa, Oscar sari baterako izendatu zuten. Los pasajeros del tiempo (1979) izan zen bere debuta zuzendari moduan. Ondoren etorri ziren Star Trek II – La ira de Khan (1982) eta El día después (1983), inoiz egin den telebistako filmik ikusiena, hamalau Emmy saritarako izendatua. Besteak beste, Voluntarios (1986), La secta de los falsarios (1988) Espías sin fronteras (1991), Star Trek VI, Aquel país desconocido (1992) eta Vendetta (1999) filmak zuzendu zituen ondoren. Sommersby (1993), La mancha humana (2003) eta Elegy (2008) filmetarako gidoiak ere idatzi ditu.