“El terror llama a su puerta” (1986) edo “Una pandilla alucinante” (1987) lanen zuzendariak Bilboko zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian jasoko du ohorezko saria, maiatzaren 3an, 20:00etatik aurrera, Campos antzokian.

 

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, maiatzaren 2tik 11ra ospatuko du bere 25. edizioa, eta Fred Dekker zine gidoilari eta zuzendari estatubatuarrari emango dio FANTastikoaren Izarra saria. Ohorezko sari horrek genero fantastikoan, eta batez ere 80ko hamarkadako terror teen izenekoan, egindako ibilbidea aintzatetsi gura du. Zinegileak zinemaldiaren inaugurazio galan jasoko du saria. Maiatzaren 3an izango da, 20:00etatik aurrera, Campos Antzokian.

Fred Dekker San Franciscoko badiaren inguruan jaio eta hazi zen, eta bertan 8 mm-ko filmak errodatzen hasi zen 12 urte zituela. UCLAn graduatu ostean, bere lan ibilbidea, ondoren hiru sekuela sortu zituen beldurrezko “House, una casa alucinante” (1986) komedia ezagunerako istorioarekin hasi zuen. “El terror llama a su puerta” (1986) lehenengo film luzea idatzi eta zuzendu ondoren, umetan hainbeste maite zituen Universal etxeko munstroen filmei eskainitako omenaldiarekin jarraitu zuen: “Una pandilla alucinante” (1987; Shane Black-ekin batera idatzitakoa).

1991n, Denzel Washington protagonista izan zuen “Ricochet” thrillerrerako eta akziozko Agente juvenil komediarako jatorrizko gidoiak idatzi zituen, azken hori Richard Griecorekin batera. Fredek HBO kateko “Historias de la cripta” saileko zenbait saio idatzi eta zuzendu zituen (1989-1996) eta “RoboCop 3” (1993) ere zuzendu zuen, Frank Miller komikiaren legendarekin batera idatzitakoa. 2001ean “Star Trek: Enterprise” telesaioaren ekoizpen kontsultore izan zen, eta baita Shane Blackek zuzendutako “Predator” (2018) lanaren idazleetako bat ere.

Fred Dekkerren lanak Drakula Kondearen Sozietatearen, Saturno Sarien, Rondo Sarien eta Bruselako Zientzia Fikziozko eta Fantasiazko Zinearen Nazioarteko Jaialdiaren aintzatespena jaso du. 2016an, odoleztatutako motozerra baten itxura duen Bruce Campbell zine jaialdiko “Groovy As Hell” sariaren lehen irabazlea izan zen.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, Joe Dante (1946, Morristown, New Jersey) zuzendari estatubatuarrari, “Gremlins” edo “El chip prodigioso” filmen egileari, eman zion iaz FANTastikoaren Izarra saria. 2017, saria Barbara Crampton antzezle estatubatuarrak jaso zuen. FANT 25ek bigarren FANTastikoaren Izarra saria emango dio J. A. Bayonari, zinemaldiaren amaiera ekitaldian.