(Bilbon, 2020ko azaroaren 8an).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak 26. edizioa jarri zuen abian atzo, azaroak 7, eta eguenera arte,
azaroak 12, iraungo du. Une honetan indarrean dauden gomendioak eta osasun-neurri berriak zorrotz jarraituz, jaialdiak aurrez aurreko modalitatea online formatuarekin uztartzearen aldeko apustua egin du. Horrela, FANT 26 osatzen duten tituluetako batzuk esteka honen bidez gozatu ahal izango dira: www.fantbilbaoonline.eus.

 

PROGRAMAZIOA
Gaur, azaroak 8 domeka, FANTek generoa gustuko dutenentzako proposamenez beteriko eguna eskainiko du. Guztira zazpi hitzordu dakartza FANTek jardunaldi honetan.

AZKUNA ZENTROKO AUDITORIOA LEHIAKETAKO ATAL OFIZIALA

 

ALONDEGIKO GOLEM ZINEMAKO 2. ARETOA
Eguneko programazioa Alondegiko Golem zinemako 2. aretora ere zabalduko da, Panorama fantastikoa ataleko bi proiekziorekin. Sarrera doakoa da edukiera bete arte.

 

SEGURTASUNEKO PROTOKOLOA
Egoera sanitarioa dela eta, FANT jaialdiak online eskainiko du egitarauaren zati bat. FANTek badauka online plataforma bat erabilgarri, hala nahi duenak jaialdiko egitaraua
gozatu ahal dezan esteka honen bidez: www.fantbilbaoonline.eus.

Zinemetan ere jaialdia ahalik eta seguruen ospatu dadin, FANT jaialdiak mugatu egin du edukiera aretoetan, %50era arte, eta ikusleei higiene eta segurtasun neurririk zorrotzenak eskainiko dizkie: hogeita hamar minutuko tarteak egingo dira saioen artean, areto bakoitza aireztatu eta desinfektatzeko. Gainera, maskarak nahitaez erabili beharko dira eta ikusleen artean segurtasun tartea bermatuko da, eta gel hidroalkoholikoa izango dute eskura.

Gainera, gonbidatuen, profesionalen, antolatzaileen eta ikusleen osasunerako arriskua ahalik eta txikiena izan dadin, FANT jaialdiak bertan behera utzi ditu Euskaditik kanpoko profesionalentzako gonbidapenak.

Egitarauan ere aldaketak egin dira. Murriztu egin da saioen kopurua, eta aurreratu egin da lehenengo saioaren ordua, 15:00era; 21:00ak baino lehen amaitzeko. Bestalde, bertan behera utzi da amaierako gala, azaroaren 12rako ezarrita zegoena, eta baita ere Alhondigako Golem aretoetako 2.ean 20:45erako programatutako saioak.

 

BONUAK ETA SARRERAK
– Jaialdirako bonuak 30 euro balioko ditu. Alondegiko Golem zinemako leihatiletan egongo dira salgai, eta baita jaialdiaren web orrian ere.
– Sarrerak saio bakarrerako izango dira, eta 5 euroan salduko dira. Alondegiko Golem zinemako leihatiletan egongo dira salgai, eta baita zinemaren web orrian ere
– Alondegiko Golem zinemako 2. aretoko proiekzioak doan izango dira, eta sarrerak saio bakoitza baino 30 minutu lehenago jaso ahal izango dira.Online aukera nahiago izanez gero, www.fantbilbaoonline.eus. estekaren bidez izango da sarbidea eta saio bakoitza 5 euro kostatuko da.

#BILBAOUDAZKENA2020
Programa hau #BilbaoUdazkena2020 udal ekimenaren barruan dago. Gainera, horrela, Bilboko Udalak kultur sektoreari bultzada eta laguntza ematen dio, jakinda kultura dela COVID-19ak eragindako krisiak gogorren jo duen sektoreetako bat.

#BilbaoUdazkena2020ko programazio guztian zorrotz eta uneoro jarraituko dira osasun- agintariek markatutako protokoloak.