FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdia, ziena Bilboko Udalak antolatzen baitu, azaroaren 7an hasiko da, zapatuan, inaugurazio gala batekin eta Steven Kostanki zuzendariaren “Psycho Goreman” filmaren proiekzioarekin eta Paul Urkijoren “DAR-DAR” film laburraren proiekzioarekin.

Jaialdiak azaroaren 12ra arte iraungo du (eguena).

Egoera sanitarioa dela eta, FANT jaialdiak online eskainiko du egitarauaren zati bat. FANTek badauka online plataforma bat erabilgarri, azaroaren 6ko 09:00etatik aurrera (barikua) hala nahi duenak jaialdiko egitaraua gozatu ahal dezan esteka honen bidez: www.fantbilbaoonline.eus.

Zinemetan ere jaialdia ahalik eta seguruen ospatu dadin, FANT jaialdiak mugatu egin du edukiera aretoetan, % 50era arte, eta ikusleei higiene eta segurtasun neurririk zorrotzenak eskainiko dizkie: hogeita hamar minutuko tarteak egingo dira saioen artean, areto bakoitza aireztatu eta desinfektatzeko. Gainera, maskarak nahitaez erabili beharko dira eta ikusleen artean segurtasun tartea bermatuko da, eta gel hidroalkoholikoa izango dute eskura.

Gainera, gonbidatuen, profesionalen, antolatzaileen eta ikusleen osasunerako arriskua ahalik eta txikiena izan dadin, FANT jaialdiak bertan behera utzi ditu Euskaditik kanpoko profesionalentzako gonbidapenak.

Egitarauan ere aldaketak egin dira. Jaialdia azaroaren 7an hasiko den arren, azaroaren 6an, barikuan, Azkuna Zentroko auditorioan, 10 film labur proiektatuko dira, 19:00etan: Euskal Herriko filmak dira, hemengo zinemagileen eginak, eta Epaimahaiaren euskal film Labur onenaren saria irabazteko lehiatuko dira. Saio hau aurreratu egin da azaroaren 6ra, barikura, eta, hala, indarrean diren ordutegi murriztapenei egokitu zaio. Murriztu egin da saioen kopurua, eta aurreratu egin da lehenengo saioaren ordua, 15:30era; hala, 21:15ean amaituko da, Bestalde, bertan behera utzi da amaierako gala, azaroaren 12rako ezarrita zegoena, eta baita ere Alhondigako Golem aretoetako 2.ean 20:45erako programatutako saioak.

FANT 2020

LEHIAKETAKO ATAL OFIZIALA

Lehiaketako Atal ofizialaren barruan, FANT 2020KO film luze onenaren saria (3.500 eurokoa da), gidoi onenaren saria, eta zuzendari berritzaileenaren saria irabazteko lehian, film hauek daude: ‘A Good Woman Is Hard To Find’ (UK/BEL, 2019), Abner Pastoll zuzendariarena; ‘Amigo’ (ESP, 2019), Oscar Martín zuzendariarena; ‘Amulet’ (UK/ AEU, 2020), Romola Garai zuzendariarena; ‘Boy Meets Gun’, (NETH, 2020), Joost van Hezik zuzendariarena; ‘Darlin’’ (USA, 2019), Pollyana McIntosh zuzendariarena; ‘Host’ (UK, 2020), Rob Savage zuzendariarena; ‘Jesus Shows You Way To The Highway’ (ESP, 2019), Miguel Llansó zuzendariarena; ‘Nuclear’, (UK, 2019), Catherine Linstrum; ‘The Pool’, (2019, THA), Ping Lumpraploeng zinemagilearena eta ‘Z’ (CAN, 2019), Brandon Christensen zuzendariarena.

FANT LABURREAN

Euskal film laburrak izango dira protagonista azaroaren 6an, eta 10 film labur proiektatuko dira, guztiak ere Epaimahaiaren euskal film labur onenaren saria irabaztearren, 2000 eurokoa. Hala, honako film hauek ikusi ahalko dira: ‘Ahí afuera’, David Ontoria; ‘Un coche cualquiera’, David P. Sañudo; ‘Leyenda dorada’, Chema García Ibarra eta Ion de Sosa; ‘Love’, Javier Chueca; ‘Moda’, Imanol Ortíz; ‘Mugakoloreak’, Oier Fuentes; ‘Multibertsoa’, Naroa Elkoro, Asier Errazkin eta Egoitz Albisu; ‘La operación’, David P. Sañudo; ‘Pánico en Artea’, Iñaki Etxezarraga Erauzkin; eta ‘Polter’, Álvaro Vicario.

Izenburu horiei, beste 11 film labur gehituk behar zaizkie, Epaimahaiaren film labur onenaren saria eta ikusleen film labur onenaren saria irabazteko hautagiak (3.000 eurokoak biak): ‘4×6’ (UK, 2019), Jamie Gyngell; ‘A Little Taste’ (ESP, 2019) , Víctor Catalá; ‘Chicken Of The Dead’ (FR, 2019), Julien David; ‘El Llibre’ (ESP, 2019), Francesca Catalá; ‘Hand In Hand’, (SWI, 2019), Ennio Ruschetti: ‘Hot Flash’ (CAN, 2019), Thea Hollatz; ‘Maldita’ (ESP, 2019), Suso Imbernón y Juanjo Moscardó Rius; ‘O.I’ (CAN, 2018), N’cee Van Heerden; ‘Pozo’, (ESP, 2019), Diego Puertas; ‘Regret’ (CAN, 2020), Santiago Menghini; ‘Réplica’ (ESP, 2020), Álvaro de la Hoz; eta, azkenik, ‘Seek’ (USA, 2020), Aaron Morgan ipar-amerikarrarena.

DOAKO PROIEKZIOAK ALHONDIGA GOLEM ARETOETAKO BIGARRENEAN

FANTASIAZKO PANORAMA
Atal hau Golem-Alhondiga zinema aretoetako 2.ean ospatuko da, eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Film laburrak.

Lehiatzeko: ‘Cuerdas’, (ESP, 2019), José Luis Montesinos; ‘Lava’, (ARG, 2019), Ayar Blasco; ‘Luz: The Flower Of Evil’ (Col, 2019), Juan Diego Escobar kolonbiar zinemagilearena; ‘Zerø’ (ESP, 2019), Iñaki Sánchez Arrieta eta ‘Zombies en el cañaveral. El documental’ (ARG, 2019), Pablo Schembri.

Lehiaketatik kanpo, “Urubú”, Alejandro Ibáñez-en lehen lana.

Film laburrak:

‘400 MPH’, (FR, 2019), Paul-Eugène Dannaud, Julia Chaix, Lorraine Desserre, Alice Lefort, Natacha Pianeti eta Quentin Tireloque; ‘Amandine’ (ESP, 2019), Juan Carlos Mostaza; ‘Casa’ (ESP, 2019), Alberto Evangelio; ’La colleja’ (ESP, 2019), Sergio Morcillo; ‘Eco’ (ESP, 2019) Aitor de Miguel; ‘Lay Them Straight’ (CAN, 2019), Robert Deleskie; ‘No quiero estar sola’, (ESP, 2019), Sergio Rozas; ‘Norman’ (ESP, 2019), Gigi Romero; ‘Onde dormen as gaivotas’ (ESP, 2020), Dani Cornes; ‘PTSD’ (FR/BEL 2019), Claudia Cortés Espejo, Lora D’addazio y Mathilde Remy; eta ‘La última Navidad del universo’ (ESP, 2019), David Muñoz eta Adrián Cardona. Film labur horietako batek irabaziko du 2.250 euroko saria, Panorama ataleko film laburrik onenarena.

FANTEKO MAISUAK
Generoko hiru maisu omenduko dira: John Carpenter- ‘La Cosa’; ‘La Niebla’; eta ‘En la boca del miedo’ filmekin-; eta Donald Cammell, – ‘El blanco del ojo’ eta ‘Engendro mecánico’ filmekin.

FANT egitarau osoa esteka honetan dago eskura, eta prentsarako gaiak beste honetan.

PROIEKZIO BEREZIAK

FANT 26 honetan, Alex de la Iglesiaren HBOrentzako telesail berria estreinatuko da, “30 monedas”. Gainera, jaialdiak beraren “La Comunidad” filma proiektatuko du. 2020an 20 urte beteko baititu. Orobat, “Parasitos” filmaren zuri-beltzezko kopiaren estreinaldia ere gozatu ahal izango da.

AMAIERA

FANT azaroaren 12an amaituko da, Azkuna Zentroko auditorioan, Ryan Spindell-en “The Mortuary Collection” filmaren proiekzioarekin (USA, 2020), Egun horretan bertan, FANTen 26. edizio honetako irabazleen zerrenda emango da ezagutzera. FANT 2020 jaialdiak FANTROBIA saria emango dio Galder Gaztelu-Urrutia bizkaitarrari, “El Hoyo” filmaren zuzendariari.

SARREAK ETA BONUAK

Jaialdirako bonuak 30 euro balioko ditu. Golem alhondiga leihatiletan egongo da salgai, eta baita ere jaialdiaren web orrian.
Sarrerak saio bakarrerako izango dira, eta 5 euroan salduko dira. Golem alhondiga leihatiletan egongo da salgai, eta baita ere jaialdiaren web orrian.
Golem Alhondiga aretoetako 2.eko proiekzioak doan izango dira, eta sarrerak saio bakoitza baino 30 minutu lehenago jaso ahal izango dira.
Online aukera nahiago izanez gero, www.fantbilbaoonline.eus. estekaren bidez izango da sarbidea.

#BILBAOUDAZKENA2020

Programa hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan dator, eta urian udazkenerako datozen kultur planen barruan dator. Bilboko Udalaren apustua da kulturaren alde egitea, jakitun COVID-19aren krisiak gehien erasan dituenetakoa dela.

#BilbaoUdazkena2020ko programazio guztian zorrotz eta uneoro jarraituko dira osasun-agintariek markatutako protokoloak.

SARE SOZIALAK:

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
FANT: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#Fant26 #BilbaoUdazkena2020

www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus