Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Fantasiazko Zinemaren Jaialdiaren 26. edizioa gaur -azaroak 7- hasiko da Osasun arloko murrizketa berrietara egokituz, jaialdia online ere egingo da eta FANT 26 jaialdiko filmak esteka honetan egongo dira ikusgai: www.fantbilbaoonline.eus.

Azaroaren 12ra arte, genero honen zaleek aukera izango dute hainbat film ikusteko.

PROGRAMAZIOA

Gaur abiatuko da FANT Azkuna Zentroan, Olatz Ganboa aktoreak eta Diego Pérez aktoreak aurkeztutako inaugurazio-ekitaldiarekin. Han proiektatuko dira Paul Urkijoren ‘Dar – Dar’ film laburra eta Steven Kostanskiren ‘Psycho Goreman’ (2020, CAN) filma.

Urkijoren film laburrean, atzamarrez elikatzen den euskal kondaira baten deabrua da Dar-dar eta honela dio: “Dar dar, eman, eman zure atzamarra afaltzeko. Ez badidazu ematen, gorriak ikusiko dituzu gauean, eta zure arimarekin ordainduko duzu”. Film labur horrek duela hiru aste baino gutxiago Méliès d’Argenten saria irabazi zuen, Sitgesko 53. Nazioarteko Zinemaldiko film laburrik onenari.

“Psycho Goreman” film kanadarrak Mimi eta Luke anaiak aurkezten dizkigu, akats baten ondorioz jaun goren alienigena bat berpizten dutenak. Kutun magiko bat erabiliz, munstroa euren ume-desioak betetzera behartzen dute, eta ondorioz galaxiarteko hiltzaileen armada erakarri du hiri-inguruko auzo txikira.

ALONDEGIKO GOLEN ZINEKO 2. ARETOKO PROGRAMAZIOA

Aurten ere, FANT jaialdiko programazioaren zati bat Alondegiko Golem Zinemako 2. Aretoan egingo da.

Saio honetako lehen hitzordua ‘Fant Laburrean’ izango da, 16:15ean. “Fantasiazko ikuspegia” ataleko 11 film labur zabalduko dira, atal horretako film labur onenaren saria irabazteko hautagaiak, 1.500 eurorekin. Hauek dira: ‘400 MPH’ Paul-Eugène Dannaud, Julia Chaix, Lorraine Desserre, Alice Lefort, Natacha Pianeti eta Quentin Tireloque-rena (Frantzia, 2019); ‘Amandine’, Juan Carlos Mostazarena (Espainia, 2019); ‘Casa’, Alberto Evangeliok zuzenduta (Espainia, 2019); ‘La Colleja’ Sergio Morcillo madrildarrak zuzenduta (Espainia, 2019); ‘Eco’, Aitor de Miguel-ena (Espainia, 2019); ‘Lay them Straight’ Robert Deleskie-rena (Kanada, 2019); ‘No Quiero Estar Sola’ Sergio Rozas-ena (Espainia, 2019); ‘Norman’, Gigi Romero zuzendari madrildarrak zuzendua (Espainia, 2019); ‘Onde Dormen as Gaivotas’ Dani Cornesena (Espainia, 2020); ‘PTSD’ Claudia Cortés Espejo, Lora D’addazio eta Mathilde Remy zuzendariena (Frantzia, Belgika, 2019) eta, azkenik,’La Última Navidad del Universo’ David Muñoz eta Adrián Cardona zuzendariena (Espainia, 2019).

8:30ean, “Fantasiazko ikuspegia” atalaren barruan Juan Luis Escobar zuzendari kolonbiarraren “Luz: The Flower of Evil” lana eskainiko dute. Film honetako istorioa mendien trinkotasunean gertatzen da, isolatuta bizi den komunitate batean. Komunitatearen buru El señor izeneko predikari bat dago, herrira iristen den ustezko Mesias berri bat baina haren etorrerarekin, gaitzak hasten dira. Eta ez herrixkan bakarrik, predikariaren etxean ere hasten dira gaitzok, non bere hiru alabak Jainkoaren, Deabruaren, maitasunaren, plazeraren, feminitatearen eta askatasunaren benetako izaeraren benetako esanahia zalantzan jartzen hasiko baitira.

Jaialdiaren egitarauari buruzko informazio guztia esteka honetan dago eskura.

SEGURTASUNEKO PROTOKOLOA

FANT jaialdiaren 26. aldian aurrez aurreko modalitatea eta on line modalitatea nahastuko dira, jaialdiaz gozatu nahi duenaren segurtasuna bermatzearren. Aurrez aurreko modalitateari begira, gel hidroalkoholikoaren banagailuak ipiniko dira aretoen sarreran; nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea eta segurtasun tarteak gordetzea. Gainera, edukiera mugatu egin da, % 50era arte, eta antolatzaileek 30 minutuko tartea utziko dute saioen artean, gunea aireztatu eta desinfektatzeko   Gainera, programatutako lehenengo saioa 15:00etara aurreratu du, 21:00ak baino lehen amaitu ahal izateko.

 

BONUAK ETA SARRERAK

Jaialdirako bonuak 30 euro balioko ditu. Alondegiko Golem zinemako lehiatiletan egongo dira salgai, eta baita jaialdiaren web orrian ere.
Sarrerak saio bakarrerako izango dira, eta 5 euroan salduko dira. Alondegiko Golem zinemako lehiatiletan egongo dira salgai, eta baita zinemaren web orrian ere.
Alondegiko Golem zinemako 2. aretoko proiekzioak doan izango dira, eta sarrerak saio bakoitza baino 30 minutu lehenago jaso ahal izango dira.
Online aukera nahiago izanez gero, www.fantbilbaoonline.eus. estekaren bidez izango da sarbidea. Jaialdiko bonuaren erabiltzaileak behin bakarrik sartu ahal izango dira saio bakoitzeko, doan.

Bonurik ez dutenentzako kostua 5 eurokoa da.

#BILBAOUDAZKENA2020

FANT da, beraz #BilbaoUdazkena2020 ekimena osatzen duten kultur proposamen ugarietako bat; izan ere, Bilbo egitasmoz beteta egongo da hilabete honetan, Udalak kultur sektorearen aldeko apustua egin baitu, jakitun bera dela COVID-19aren krisiak gehien erasan dituenetako bat.

#BilbaoUdazkena2020ko programazio guztian zorrotz eta uneoro jarraituko dira osasun-agintariek markatutako protokoloak.
SARE SOZIALAK:

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
FANT: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#Fant26
#BilbaoUdazkena2020

www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus