• Bilboko Zinemaldi Fantastikoak saria emango dio gaur arratsaldean zuzendariari Campos Elíseos antzokian egingo den inaugurazio galan.
  • [REC]” sagaren sortzailea eta “Frágiles” edo “Los sin nombre” filmen zuzendari ezaguna jaso dute Bilboko jarduneko Alkateak, Amaia Arregik, eta Kultura eta Gobernantzako Zinegotziak, Gonzalo Olabarriak.
  • FANTek 73 proiekzio ekarriko ditu hirira, besteak beste, “Ilargi Guztiak. Todas las lunas” estreinatuko da gaur arratsaldean, baita hiru premiere europar eta zortzi estatukoak ere.
  • INFORMAZIO GEHIAGO ETA IRUDIAK

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoakgaur arratsaldean emango dio hasiera 27. edizioari. Gaur goizean Bilboko jarduneko Alkateak, Amaia Arregik; Kultura eta Gobernantzako Zinegotziak, Gonzalo Olabarriak; eta FANTeko Zuzendariak, Vanesa FernándezekJaume Balagueró zuzendaria, 2021eko edizio honetako Ohorezko FANT sariduna, hartu dute Bilboko Udalean. Halaber, hedabideen aurrean agertu da prentsaurreko batean.

Balaguerók, 1997an Zinemaldiaren hirugarren edizioan eta 2007an egindako topaketa batean parte hartu zuena, gaur arratsaldean jasoko du bere saria Zinemaldiaren inaugurazio galan, 18:30etik aurrera, Campos Eliseos Antzokian ospatuko dena.

JAUME BALAGUERÓ

Lleidan jaiotako zinema zuzendaria eta gidoilaria. Zineman hasi aurretik, kazetari eta irrati-aurkezle aritu zen. Bere lehen lan zinematografikoa “Alicia” (1994) film laburra izan zen Sitgesko zinemaldian arrakasta izan zuena. 1999an bere lehen film luzea zuzendu zuen, Los sin nombre”, Ramsey Campbellen eleberriaren egokitzapena. Urte horretako Europako film fantastiko onenaren Urrezko Méliès saria eman zion, bere nazioarteko mailaren garapenaren hasiera. Ondoren, Darkness” (2002) eta Frágiles (2005) etorri ziren, azken hori, Veneziako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen, Atal Ofizialean, lehiaketaz kanpo.

2007an, Paco Plazarekin batera, kritikari eta txarteldegiari dagokienez arrakastatsua izan zen [REC] filma etorri zen, beldurrezko sagarik ezagunenetako baten jatorri bihurtu zena. Bere filmografiaren beste izenburu aipagarri batzuk “Mientras duermes” (2011), Musa” (2017) eta “Way Down” (2021), bere azken lana dira.

Way Down” filmak, 2021ean estreinatzekoa akziozko thrillera, ingeniari batek Espainiako Bankuan atrakatzeko prestatutako plana kontatzen du, 2010eko Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketako partidaren arreta aprobetxatuz. “Way Down” pelikulak, Freddie Highmore, Astrid Bergès-Frisbey, Jose Coronado, Liam Cunningham, Sam Riley, Luis Tosar, Emilio Gutiérrez Caba, Axel Stein, Daniel Holguín y Famke Janssen buru duen nazioko eta nazioarteko aktore zerrenda du.

Bilboko lehiaketak ematen dion Ohorezko FANT Sari honek bat egiten du zuzendariak bere ibilbide luzean jaso dituen sarien zerrendarekin; besteak beste, Goya sariak: Muntaketa Onenari [Rec] (2007), Errebelazio Aktore Onena [Rec] (2007) eta Efektu bisual Onenei Frágiles (2005) filmengatik; eta hurrengo Gaudi Sariak: Muntaia Onenari, Makillaje Onenari, Soinu Onenari eta Efektu Bereziak [REC] 2 filmagatik (2009).

FANTek, gainera, “Los sin nombre” filma sartu du edizio berriaren programazioan. Pelikula bihar, maiatzak 8, Azkuna Zentroko Auditorioan proiektatuko da, 16:00etan.

FANT 2021

FANTek gaur arratsaldean gaur hasiko da Campos Eliseos Antzokian ospatuko den inaugurazio galarekin, Diego Pérezek eta Olatz Ganboak aurkeztuta. Gala honetan, Jaume Balagueróri ohorezko FANTa emateaz gain, FANTROBIA saria emango zaio Lluís Quílez zuzendari, gidoilari eta ekoizle bartzelonarrari.

Zinemaldiak, “Ilargi Guztiak. Todas las lunas Igor Legarreta bizkaitarraren filmaren estrinaldi mundiala hartuko du.

FANT #BILBAOUDABERRIA2021 udal ekimeneko programetako bat da.

SARE SOZIALAK:

#FANT27
#BilbaoUdaberria2021

www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus