• Datozen lau egunetan, beste proposamen askoren artean, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak “Tess eta Ni” izeneko familia osoarentzako filma, Michael Mayeren “Happy Times” eta Justin G. Dycken “Anything for Jackson” estatu mailako estreinaldiak eta Eduardo Pintoren “La Sabiduría” premiere europarra eskainiko ditu.
  • Gainera, azken egunean –igandea, hilak 16–, FANTek Sail Ofizialeko eta Ikuspegi Fantastikoko titulu irabazleak proiektatuko ditu, Gólem-Alhondiga Zinemetako 1. aretoan egingo diren saio banatan.
  • Informazio gehiago eta irudiak.

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Zinemaldi Fantastikoa bete-betean sartu da bere azken txanpan. Bilboko zinemaldia maiatzaren 7an hasi zen, eta igandean, hilak 16, amaituko da, baina ordura arte proposamen interesgarriz betetako lau egun eta goi-mailako agurra eskainiko ditu, edizio berri honetan saritutako tituluekin bi saio eskainiz.

Hala, hilaren 16an, igandean, Gólem-Alhondiga Zinemetako 1 aretoak bi saio hartuko ditu aurtengo onena biltzeko. Lehena 16:00etan izango da, Ikuspegi Fantastikoa Saileko palmaresarekin eta Ikuspegi Fantastikoa Saileko Film Luzerik Onenari eta Epaimahaiaren Ikuspegi Fantastikoa Saileko Film Laburra Onenari Sariak jasoko dituzten tituluekin.

Bigarrena 18:30ean izango da eta, bertan, Sail Ofizialeko Palmaresa proiektatuko da; Sail Ofizialeko Film Luzerik Onenari Epaimahaiaren Saria, Sail Ofizialeko Film Luzerik Onenari Publikoren Saria, Sail Ofizialeko Film Luzeen Gidoirik Onenari Asociación De Guionistas Vascos-Euskal Gidoigileen Elkarteak emandako Saria, Sail Ofizialeko Zuzendari Berritzaileenari Fas Zineklubak emandako Saria, Sail Ofizialeko Film Laburra Onenari Epaimahaiaren Saria, Sail Ofizialeko Film Laburrik Onenari Publikoaren Saria eta, azkenik, Euskal Film Laburrik Onenari Epaimahaiaren Saria jasoko dituzten filmekin.

Bi saio horietan parte hartuko duten tituluak bihar, ostiralean, emango dira ezagutzera, epaimahaiaren erabakiaren ondoren. Sail Ofizialeko epaimahaia Yago García, Cinemanía aldizkariaren idazlea; Norberto Ramos del Val, “Muertos comunes”, “El último fin de semana” edo oraintsukoa “¡Ni te me acerques!” bezalako filmen zuzendaria; eta Nerea Torrijos, “La noche del virgen”, “Errementari” edo “Akelarre” bezalako pelikuletan lan egin duen Bilboko jantzien diseinatzailea, Goya Jantzirik Onenaren Goya saria jaso duenak. Ikuspegi Fantastikoa sailari dagokionez, Jon Mikel Caballero, zuzendari eta gidoilariak, zeinaren opera prima, “El increíble finde menguante”, Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria eskuratu baitzuen FANT 2019an; Esther Caberok, Kimuak euskal film laburrak sustatzeko eta banatzeko programaren koordinatzaileak; eta Diego H. Katarynuik zuzendari eta ekoizleak, ECPV Euskal Herriko Zinema Eskolaren sortzaileetako batek osatzen du epaimahaia.

PROGRAMAZIOA MAIATZAREN 13TIK 16RA

FANTek proposamen interesgarri eta askotarikoez bete du Bilbo, eta oso harrera ona izan du Zinemaldiko ikusle zintzoen artean baita generora lehen aldiz hurbildu direnen artean ere. Datozen egunetan, fantasiazko eta beldurrezko zinemaren zaleek Zinemaldiarekin hitzordua izaten jarraituko dute hurrengo tituluen eskutik.

Maiatzak 13, osteguna

GÓLEM-ALHÓNDIGAKO 1. ARETOAN
15:00etan. DokuFANT. Leap Of Faith: William Friedkin on the Exorcist, Alexandre O. Philipperena.
17:05ean. Sail Ofiziala. Happy Times, Michael Mayerrena. ESTRENALDIA ESTATUAN.
19:10ean. Sail Ofiziala. Benny loves you, Karl Holtena.

GÓLEM-ALHÓNDIGAKO 2. ARETOAN
16:15ean. Harpoon, Rob Grantena.
18:45ean. Ikuspegi Fantastikoa. La Sabiduria, Eduardo Pintorena. ESTRENALDIA EUROPAN.

Maiatzak 14, ostirala

GÓLEM-ALHÓNDIGAKO 1. ARETOAN
15:00etan. Emanaldi Berezia. La Profecía, Richard Donnerrena.
17:05ean. Sail Ofiziala Lehiaketatik kanpo. Palm Springs, Max Barbakowrena.
19:10ean. Sail Ofiziala Lehiaketatik kanpo. Synchronic, Justin Benson eta Aaron Moorheadena.

GÓLEM-ALHÓNDIGAKO 2. ARETOAN
16:15ean. Swallow, Carlo Mirabella-Davisena.
18:45ean. FANTeko maisuak. The Hidden, Jack Sholderena.

Maiatzak 15, larunbata

GÓLEM-ALHÓNDIGAKO 1. ARETOAN
11:30ean. FantFamilian. Tess eta Ni, Steven Wouterloodena.
15:00etan. Emanaldi Berezia. Calamity, Jonathan Milott eta Cary Murnionena.
17:05ean. Emanaldi Berezia. Becky, Remí Chayérena.
19:10ean. Amaiera. Anything for Jackson, Justin G. Dyckena. ESTRENALDIA ESTATUAN

Maiatzak 16, igandea

GÓLEM-ALHÓNDIGAKO 1. ARETOAN
16:00etan. Ikuspegi Fantastikoaren Palmaresa.
18:30ean. Sail Ofizialaren Palmaresa.

FANTen programazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsa-materialak hemen daude eskuragarri.

#BILBAOUDABERRIA2021

FANT #BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimenaren parte da. Ekimen hori Bilboko auzotar guztiek udaberriko hilabete hauetan aisia- eta kultura-planez gozatzeko aukera izan dezaten diseinatu da, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

SARE SOZIALAK

#FANT27 | #BilbaoUdaberria2021
www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus