• Bartzelonarrak “El siguiente” estreinatu zuen, bere fikziozko lehen film laburra, 2003an, eta nazioarteko 17 sari eskuratu zituen. Ondoren, “Avatar” eta “Yanindara” film laburrak etorriko ziren.
  • Bere azken tituluen artean, “Bajocero” nabarmentzen da. 2021ean Netflixen gehien ikusitako ingelesa ez den hizkuntza batean egindako filma bihurtu den ekintza-thrillerra da.
  • FANT 2021 maiatzaren 7tik 16ra ospatuko da.

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak XXVII. edizioko Fantrobia Saria emango dio Lluís Quilez zuzendari, gidoilari eta ekoizle bartzelonarrari. Sari horrek genero fantastikoan goraka ari den figura bat aintzatesten du.

Quílez 2003an hasi zen bere ibilbide profesionala, “El siguiente”-rekin, fikziozko bere lehen film laburra zuzendari eta gidoilari gisa. Film labur horrek, bere karrera amaierako proiektu izan zena, nazioarteko 17 sari lortu zituen, besteak beste 2004ko Europako film labur fantastiko onenaren Méliès d’Argent saria. Geroago etorri ziren Sitgeseko Jaialdian estreinatu ziren eta nazioarteko hainbat jaialditan 96 sari lortu zituzten “Avatar” (2005) eta “Yanindara” film laburrak (2009). “Avatar”-rek, 2007an Akademiako Oscar sarietarako sailkatzea lortu zuen.

2015. urtean estreinatu zen Tribecako zinemaldian bere fikziozko lehen film luzea zuzendari gisa, “Out of the Dark” (2015), eta, urte horretan bertan, ekoizle gisa hasi zen lanean, Bartzelonan egoitza duen Euphoria Productions sortuz. Ekoizle-zuzendari gisa egindako lehen lana “Graffiti” film laburra izan da. Sitgesen estreinatu eta saritu zuten nazioarteko 50 sari lortu baino lehen. Titulu horrekin, Quilez Goya 2017 sarietarako izendatu zuten eta FANTen 2016ko edizioan parte hartu zuen.

Aurtengo urtarrilean, bigarren film luzea estreinatu zuen, “Bajocero” izenekoa eta Netflix-ek ekoitzia. Ekintza-thriller honek, hilabete bakar batean, plataformako hizkuntza ez ingeleseko filmik ikusgarriena izatea lortu zuen.

FANT 2021

FANT– Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 2021 honetan itzuliko da ohiko datetara, eta maiatzaren 7tik 16ra ospatuko du 27. edizioa.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimena diseinatuta dago Bilboko herritar guztiek aisia- eta kultura-planak izan ditzaten udaberriko hilabete hauetan, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

SARE SOZIALAK

#Fant27 | #BilbaoUdaberria2021
www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus