/ Berriak.

  • Gólem-Alhóndiga zinemetako 1. aretoaren edukiera ia bete da “Ilargi Guztiak. Todas las lunas” edo “Meandré” filmekin; eta “Ez dago sarrerarik” kartela jarri zen “Memories of Murder” eta “Al Morir la Matinée” bezalako filmen emanaldietan.
  • Zinemaldiak, bigarren urtez jarraian uneko egoerara egokitu da, eta bere programazioaren atal bat online ikusteko aukera eskaintzen zuen Filminen. Plataforma horretan 8.000 ikustaldi izan ditu.

Bilboko Udalak antolatzen duen Fant – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, joan den igandean, hilaren 16an, agur esan zion bere 27. edizioari. 2020an gertatu zen bezala, Zinemaldiak pandemiaren ondorioetara eta murrizketetara egokitu behar izan du bigarren urtez jarraian, eta, beste behin ere, FANTeko publikoak babesa erakutsi dio.

Horrela, hiriko fantasiazko eta beldurrezko zinemaren erreferentzia den hitzordu hau arrakastaz igaro da, eta generoa maite dutenek proposamen askotariko eta interesgarriz betetako bi astez gozatzeko aukera izan dute.

2021eko edizio honetan, Gólem– Alhóndiga zinemetako 1. aretoa edukiera ia bete da Ilargi Guztiak. Todas las Lunas, bere inaugurazio-filma; “Meandré”, Sail Ofizialeko Film Luze Onenari Saria; Benny Loves you edo “Synchronic” filmekin. Gainera, “Ez dago sarrerarik” kartela jarri du 2. aretoan proiektatutako Memories of Murder”, “Al Morir la Matinée”, “La Sabiduría edo Mom,I befriended Ghosts” bezalako film luzeen emanaldietan.

Euskal Film Laburren eta Nazioarteko Film Laburren saioetarako sarrerak ere agortu ziren.

Gaur egungo egoerara moldatuz, aurten, FANTek zinemaldira hurbildu nahi zuen edonori aukera telematikoa eskaini nahi izan zion eta, horretarako, leiho bat izan zuen Filmin-en. Plataformak 14 film luze eta hiru film labur eskaintzen zituen, eta guztira 8.000 ikusle izan ditu.

SARE SOZIALAK

#FANT27
#BilbaoUdaberria2021

www.bilbaokultura.eus | fantbilbao.eus