• Emanaldia 19:00etan izango da, Gólem-Alhondiga zinemetan.
  • Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin (gehienez 2 sarrera pertsonako), eta egun berean jaso ahal izango da zinemako leihatiletan, 16:00etatik aurrera.
  • FANT – Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 7an itzuliko da Bilbora.

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Península, “Train to Busan” (2016) filmaren jarraipena aurreestreinatuko du datorren ostegunean, apirilaren 22an. Sang-ho Yeonen azken filmarekin egindako hitzordu hau PREFANT zikloaren programazioaren barruan kokatzen da, maiatzaren 7tik 16ra ospatuko den jaialdiaren aperitiboa.

Proiekzioa 19:00etan izango da eta sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin, pertsonako 2 sarrera gehienez. Egun berean (osteguna, hilak 22) jaso ahal izango dira, 16:00etatik aurrera, Gólem-Alhondiga zinema-aretoetako leihatiletan.

“Peninsula” (2020, Sang-ho Yeon, Hego Korea, 116min)
Zonbi izurritea gertatu eta lau urtera, Koreak munstroz beteta jarraitzen du eta Jung-seok soldaduak Seulera itzuli beharko du objektu baliotsu bat berreskuratzeko. Han ohartuko da oraindik pertsona osasuntsuak daudela hirian. “Peninsula” “Train to Busan” zonbien filmaren jarraipena da.

PREFANT ZIKLOAREN HURRENGO SAIOAK

Proiekzio horren ondoren, PREFANT programaren barruan programatutako azken emanaldia izango da: The Ring (1998, Hideo Nakata, Japonia, 96min), Gólem – Alhondiga aretoetan proiektatuko dena, apirilaren 29an.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimena diseinatuta dago Bilboko herritar guztiek aisia- eta kultura-planak izan ditzaten udaberriko hilabete hauetan, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

REDES SOCIALES

#Fant27 | #BilbaoUdaberria2021
www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus