Descargar programa 

 

 

Morirse en Bilbao

Apirilaren 25-etik maiatzak 14-arte, “Morirse en Bilbao” Kike Infame
Barrainkuako Udaltegia
Erakusketara sartzea doakoa da, eta maiatzaren 14ra arte egongo da ikusgai, 08:30etik 21:30era.

 

“Morirse en Bilbao” delakoan, sortzaileek jendea 2136. urtean kokatzen dute, kasko polarrak urtzearen ondorioz Iberiar Penintsulako iparralde osoa urpean dagoenean. Baina Bilbo oraindik ere bada kristalezko kupula ultrarresistente eta iragazgaitz baten azpian. Kupula hori, ironikoki, Uriak mantendu du, azaleko ohiko eztanda nuklearretatik salbu. Hirian erabat gaizki bizi ez den arren, duela gutxi birus arriskutsu bat, Gargantua birusa, bere txokoetan eta elkarte gastronomikoetan zabaldu da eta, horren ondorioz, Bilbo koarentenan deklaratu dute.

Erakusketaren inguruko programazioa osatzeko, ostegunean, hilak 28, FANT jaialdiak Kike Infame eta Señor Verdek parte hartuko duten bisita gidatua proposatzen du, eta, ondoren, Señor Verdek kontzertua emango du Residence Café aretoan, 20:30ean.

Horrez gain, maiatzaren 4an, asteazkenean, “Un Bilbao para morirse: El botxo en la ficción” hitzaldia egingo da, Bizkaiko hiriburuak literaturan eta zineman duen irudia eta fikziozko generoetan duen presentzia ardatz hartuta. 18:30ean Joker liburu-dendan egingo den hitzorduan Kike Infame eta Señor Verde izango dira, Patricia Millán Molinuevo Radio Euskadiko “Pompas de papel” saioko kolaboratzaileak moderatuta.

Señor Verde

Un Bilbao para morirse

Hontz Gaua

Maiatzaren 1etik 15era bitartean, “Hontz Gaua: Sorginak literatura eta komikian” Begoña Udaltegiko liburutegian (09:00-20:30) sorginkeriaren unibertsoari buruzko liburu eta komiki sorta bat izango da ikusgai.

Angel Unzueta

Brujas y fantasma DJ´s

Los cortometrajes: presente y futuro

Bego Vicario, Patxi Azpillaga; FANT de honor

Unicorn Wars

Stop & Be friendly II

Batman: El mundo