(Bilbon, 2021eko maiatzaren 13an).- Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek Campos Antzokiko Kupula Aretoan eta bere jarduera paraleloen esparruaren barruan ospatu du Gorka Aguirre efektu berezietako adituak emandako masterclass bat. Hitzaldiak zinemako pertsonaien makillaje- eta karakterizazio-efektuak izan ditu ardatz.

Aguirrek 25 urtetik gorako esperientzia profesionala du zinematografiaren, antzerkiaren eta telebistaren sektorean. Bertan, makillaje protesikoak, animatronics (izaki bizidunen itxura eta portaera simulatzen duten panpina artikulatuak) eta dummies (giza edo animalia-itxura duten panpina errealistak) sortzen aditua da. egiten, diseinatzen eta fabrikatzen. Besteak beste, “Gernika”, “La mina”, “Loreak” eta “Lasa eta Zabala” filmetan parte hartu du. 2018an, Makillaje Onenaren Goya eskuratu zuen, Ainhoa Eskisabel eta Olga Cruzekin batera, “Handia” filmagatik.

FANT 27. edizioaren azken txanpan sartu da, eta igandean, hilak 16, agur esango dio Uriari, askotariko programazio beteriko 10 egun igaro ondoren.

 

FANT Zinemaldiaren programazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsa-materialak esteka honetan daude eskuragarri.

 

SARE SOZIALAK:

#FANT27

fantbilbao.eus

#BilbaoUdaberria2021

www.bilbaokultura.eus