Nicole Kidman protagonista duen polizia thrillerra Golem – Alhondiga zine aretoetan eskainiko da, ostegunean, 20:00etan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea txarteldegian egun berean, 16:00etatik aurrera –gehienez ere 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte–.

 

BIlboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, maiatzaren 2tik 11ra ospatuko du bere 25. edizioa, eta ezustekoen eta ekitaldi berezien bitartez egingo du. Horien artean, aurreko hilabete hauetan, generoko lan berrien aurre-estreinaldiak eskainiko ditu. Otsaileko hitzordua OSTEGUNEAN izango da, zine beltzaren eta akziozkoaren elementuak dituen Karyn Kusama zuzendariaren “Destroyer. Una mujer herida” (EEBB, 2018) polizia thrilerraren emanaldiarekin.

Saioa 20:00etan hasiko da Golem – Alhondiga zine aretoetan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea txarteldegian egun berean, 16:00etatik aurrera –gehienez ere 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte–.

Oscarretarako izendatutako Fred Bergerrek (“La ciudad de las estrellas (La La Land)”) ekoiztua, Nicole Kidman, “Moulin Rouge” eta “Los otros” lanen protagonista ahaztezina eta “Las horas” lanarekin Oscar saria irabazi zuena, da “La invitación” lan aztoragarriaren talde sortzaile bera, Karyn Kusama zuzendaria eta Phil Hay eta Matt Manfredi gidoilariak, batzen dituen polizia thrillerraren izarra. Filmak kritika onak jaso ditu Tellurideko eta Torontoko Jaialdietatik igaro ondoren, eta bere interpretazioari esker, Nicole Kidman Emakume Antzezle Protagonistaren kategorian izendatua izan zen Urrezko Globoen azken edizioan.

Izan ere, ia ezagutu ere ezin dezakegun Nicole Kidman Erin Bell da, gaztetan Kaliforniako basamortuko banda arriskutsu batean polizia infiltratu gisa lan egin zuen Los Angeleseko detektibe gogorra. Mafiaren munduan sartu izanak oso ondorio txarrak izan zituen bere bururako, baina gaindituta dituela uste du. Hala ere, bandako liderra berriro agertzen denean, Bellek benetako odisea morala eta existentziala jasango du.

Horrela, FANT aitzakia bila ari da, maiatza aurretik bere ikus-entzuleekin elkartzeko, eta hilean behin, estatuko aurre-estreinaldi bat eskainiko du Golem – Alhondiga zine aretoetan. Gehien itxaroten den aurre-estreinaldia martxoaren 7an etorriko da, Koldo Serraren eskutik. FANTeko alfonbra gorrian, Emma Suárez, Nathalie Poza eta Hugo Silva protagonista dituen “70 binladens” bere azken filma estreinatuko du.

FITXA:
Jatorrizko izenburua: “Destroyer”
Zuzendaria: Karyn Kusama
Gidoia: Phil Hay, Matt Manfredi
Antzezleak: Nicole Kidman, Sebastian Stan, Toby Kebbell
Trailerra: https://www.youtube.com/watch?time_continue=8&v=gOYdrDRq9Gg