(Bilbon, 2020ko urriaren 9an).- Bilboko Udalak antolatzen dituen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk, gaur, urriak 9, irekiko dute prentsarako akreditazio-epea. 

Gainera, ZINEBIren kasuan, zinemaldira joan nahi duten sektoreko profesionalek ere eska dezakete akreditazioa.

 

FANTera joateko, akreditazioa esteka honen bidez eskatu behar dafantbilbao.eus/web/prensa, edo mezu elektroniko bat acreditacionesprensa@bilbao.eus helbidera bidaliz.

 

ZINEBIrako akreditazioa, esteka honetan eskatu behar da: http://zinebi.eus/web/acreditaciones, edo, bestela, mezu elektroniko bat bidali behar izango da acreditacionesprensa@bilbao.eus helbidera.

 

Bi jaialdietarako akreditazioak eskatzeko epea urriaren 30ean (ostirala) amaituko da.

 

FANT azaroaren 7tik 12ra ospatuko da, eta ZINEBIk hilaren 13tik 20ra bitarteko txanda hartuko dio.

 

SARE SOZIALAK:

∙ Bilbao UdalaFACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

∙ Bilbao KulturaYOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM  

∙ FANT YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

∙ ZINEBI YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

 

www.bilbaokultura.eus

fantbilbao.eus

zinebi.eus