(Bilbon, 2021eko maiatzaren 6an).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, bihar, maiatzaren 7an, hasiko da “Ilargi Guztiak. Todas las Lunas” pelikularekin,  zinemaldia martxan jartzeko ardura duen filma.

Filma gaur goizean aurkeztu da prentsaurrekoan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Bertan izan dira Kultura eta Gobernantzako Zinegotzia, Gonzalo Olabarria; FANTeko zuzendaria, Vanesa Fernández; filmaren Zuzendaria, Igor Legarreta; eta Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea aktoreak.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiaren 27. edizioak maiatzaren 16ra arte iraungo du. Bihar estreinatuko du film hau Campos Elíseos antzokian, inaugurazio galan,  Olatz Ganboa aktoreak eta Diego Pérez aktoreak aurkeztuta.

“Ilargi Guztiak. Todas las lunas” fabula fantastikoak gogoeta egiten du heriotzaren aurreko beldurraz eta hilezkortasunaz. Azken Karlistaldiaren amaiera gertu dagoela, basoan bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatu du umezurztegi batean. Larri zauritua, eta, hiltzear dagoela, nes- katxak bere bila etorri eta zerura eramango duen aingeru bat ikusi duela pentsatuko du. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiereko bizitza eman diola, gauaren ilunean elkarrekin ‘betiko’ bizitzera behartuz. Egoera berri horretan, denboraren igarotze mingarriari aurre egin beharko dio, bere neskatxa gorputzean lotuta, Kandido izeneko gizon umila ezagutzen duen arte. Kandidok bere etxean hartuko du alaba balitz bezala. Gizonak lagundu egingo dio neskatoari bere izaeraren beraren aurkako borrokan eta kendu dioten bizitza berreskuratzeko ametsean.

Euskaraz filmatutako film hau Igor Legarreta euskal zinemagilearen bigarren film luzea da. Ikus-entzunezkoetan lizentziaduna Euskal Herriko Arte Ederren Fakultatean/EHUn, Igor Legarretak (Leioa, 1973) hainbat film labur idatzi eta zuzendu zituen Emilio Perezekin batera. Lan horien artean nabarmentzekoak dira “El Trabajo” (1998), Montpellier eta Locarnoko jaialdietako epaimahaiaren sariak jasotakoa; eta “El Gran Zambini ” (2005), sari ugari jaso dituen lana. 2002an, “Urban Myths Chillers” telesailaren barruan, “Lost” eta “Room 301” atalak zuzendu zituen. Filmaxek Tele5 kanalerako ekoitzitako “Películas para no dormir” saileko “Regreso a Moira” (2006) telebistarako filmaren gidoiaren egilea da. Halaber, Antonio Banderasek ekoitzi eta interpretatutako “Autómata” (2014) film luzearen gidoilaria eta bigarren unitatearen zuzendaria izan zen. Era berean, “Zipi eta Zape y la isla del capitán” (Oskar Santos, 2016) film luzearen bigarren unitatea zuzendu zuen. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako “Aries” (2005) eta “9 Santos” (2018) gidoien egileetako bat da, baita ICAAk babestutako “Rondo” (2011) gidoiarena ere. 2017an, “Cuando dejes de quererme” bere opera prima zuzendu zuen. Espainiaren eta Argentinaren arteko koprodukzioa, maitasuna, desamodioa eta misterioa batzen dituen thriller bat planteatzen du, eta Florencia Torrente, Eduardo Blanco eta Miki Esparbé dira aktore protagonistak.

Legarretak Jon Sagalá (“La sala”, 2019; “Bosque de sombras”, 2006) gidoilariarekin bate-

ra idatzia, “Ilargi Guztiak” filmaren protagonista Haizea Carneros (13 urte) aktorea da, eta

hauxe du bere lehen interpretazio-lana. Berarekin batera, hainbat interprete ospetsu daude, hala nola: Itziar Ituño (“La casa de papel”, 2017-gaur egun; “Loreak”, 2014) eta Josean Bengoetxea (“Oreina”, 2017, “Malas Temporadas”, 2005). Gainerako aktoreak Lier Quesada (“Un otoño sin Berlín”, 2015), Zorion Eguileor (“El Hoyo”, 2019, “Agur Etxebeste!”,2019) eta Elena Uriz (“Akelarre”, 2020; “Tasio”, 1984) dira.

Zinemetan estreinatuko da maiatzaren 14an, FANTa inauguratu eta astebetera.

“Ilargi Guztiak. Todas las lunas” filma Arcadia Motion Pictures, Kowalski Films, Pris&Batty Films eta Ilargia Films-en ekoizpena da, Noodles Production-ekin (Frantzia) koprodukzioan. EiTBk, RTVEk eta Vodafonek hartu dute parte, ICAAren finantzaketa du; eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, KOI eta SGRren laguntza. Filmax Espainiako zinemetan banatzeaz eta nazioarteko salmentez arduratuko da.

 

FITXA ARTISTIKOA

Amaia neskatxoa: Haizea Carneros

Ama: Itziar Ituño

Cándido: Joxean Bengoetxea

Don Sebastián: Zorion Eguileor

Mutikoa: Lier Quesada

 

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaria: Igor Legarreta

Gidoia: Igor Legarreta, Jon Sagalá

Argazki Zuzendaritza: Imanol Nabea

Musika: Pascal Gaigne

Ekoizpen disenua: Mikel Serrano 

Muntaketa: Laurent Dufreche

Zuzeneko soinua: Alazne Ameztoy

Jantziak: Leire Orella

Makillajea: Lola López

Ilea apaindegia: Iciar Arrieta

Vfx gainbegiralea: Ana Rubio

Soinu – disenua: Fabiola Ordoyo

Nahasketak: Yasmina Praderas

Ekoizpen – zuzendaria: Guadalupe Balaguer

Produktore eragileak: Guadalupe Balaguer, Sandra Tapia

Produktoreak:  Ibon Cormenzana, Koldo Zuazua, Ignasi Estapé, David Naranjo, Sandra Tapia, Jèrôme Vidal

 

FANT Zinemaldiaren  programazioari buruzko informazio guztia webgune ofizialean kontsulta daiteke.

 

Prentsa-materialak esteka honetan daude eskuragarri.

 

FANT #BILBAOUDABERRIA2021 udal ekimeneko programetako bat da.

 

SARE SOZIALAK:

 

#FANT27

#BilbaoUdaberria2021

www.bilbaokultura.eus

fantbilbao.eus